Dakizuen moduan, ALDARTE elkartearentzat, Giza Eskubideen defentsarekin bat egon da LGTBI+ pertsonen eskubideen defentsa, eta gure lanaren ardatz nagusi bat izan da. Asmo hori betetzeko, oraingo honetan, Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz gertatzen diren gorroto-delituei aurre egiteko erronkak Topaketa zein gogoeta Jardunaldiak antolatu ditugu.

Ekintza honen helburu nagusia EAEko eragile politiko eta sozial ezberdinentzako gogoeta, eztabaida eta esperientzien hartu-emanerako espazio bat sortzea da. Zeinak, alde batetik, sexu-orientazio eta genero-identitateengatik (OSGI hemendik aurrera) gorroto-delituen inguruko egoeraren analisia ahalbidetuko duen —tokiko ikuspuntu eta ikuspuntu orokorrarekin—, eta, bestetik, salaketa estrategien artikulaziorako eta gizarte mobilizaziorako Nazioarteko Sarea indartzen jarraitzea ahalbidetuko duen.

Guztion parte hartzea sustatzeko asmoz, jardunaldi hauek hiru lekutan egingo dira:

Lehenik eta behin, martxoaren 27an, 16:00etatik 20:15etara, Gasteizko Simone de Beauvoir elkarte etxean egongo gara. Bertan, ALDARTEren OSGI gorroto-delituei aurre egiteko estrategiak: begirada orokor bat ikerketa aurkeztuko dugu eta Erasoen aurrean, LGTBI+ pertsonen erresistentzia estrategiak tailerra egingo dugu.

Ondoren, martxoaren 28an, Bilboko Bizkaia Aretoan elkartuko gara eta, egun osoan zehar, sexu- nahiz genero-aniztasunaren ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei aurre egiteko erronken eta estrategien inguruan hausnartzeko aukera izango dugu.

Azkenik, martxoaren 29an, Zarauzko Antoniano Aretoan, aipatutako ikerketaren ondorio esanguratsuenak aurkeztuko ditugu eta, zenbait LGTBI errefuxiatu eta ekintzaileen laguntzarekin, OSGI gorroto-delituen inguruko solasaldia izango dugu.

Antolakuntza errazteko, lotura hauen bidez, Gasteizko zein Bilboko ekintzetan izena ematea eskertuko genizueke:

Gasteiz  Bilbo  

Amaitzeko, hemen duzue eskuragarri informazioa osatzen duen dossierra:

Informazio Dossierra

 

%d bloggers like this: