Begirada orokor batetik egindako SJGI gorroto delituen inguruko ALDARTEren azken lana aurkezten dizuegu. Ikerketa taldeko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu lan honetan parte hartu duten elkarte eta pertsonei, gure kolektiboak bizi dituen indarkeriei aurre egiteko sortu dituzten estrategien berri ematen lagundu baitigute.

LABURPENA:

Hainbat urtetan zehar, ez dira behar bezala aitortuak izan euren sexualitate edota generoagatik, edo biak adierazteko moduagatik, LGTBI pertsonek jasaten dituzten indarkeriak. Mugak, klaseak, etniak eta erlijioak zeharkatzen dituen bortizkeria da hau, zeinen arrazoi nagusia LGTBI pertsonekiko gorrotoa den; hortaz, sexu joera eta genero identitateen ondorioz gertatzen diren gorroto delitutzat ezagutzera ematen hasi dira (SJGI).

Indarkeria, errefusa eta erasoak bizitzako esparru guztietan gertatu daitezke, besteak beste, familian, eskolan, lanean, komunitatean, administrazioan… Hori dela eta, egoera hau indarkeria continuum moduan izendatu dugu. Errealitate honi aurre egiteko, LGTBI kolektiboak eta pertsonek defentsarako, babeserako eta aurre egiteko estrategiak eta erramintak sortu behar izan dituzte, eta, pairatutako eraso eta biolentziei kontra egiteko erresistentzia continuum batez hornitu dira. Jaso diren estrategiak indibidualak zein kolektiboak dira eta hiru multzotan sailkatu ditugu: biziraupenerako ekintzak,  aurre egiteko mekanismoak eta  eraldaketarako estrategiak.

SJGI gorroto delituen errealitateak sistemak zeharkatzen ditu eta poliedrikoa da; horren ondorioz, erabiltzen diren estrategiak izaera orokorra dute, eta, lekuko berezitasunak alde batera utzi gabe, aztertutako kontestu guztietan estrategiak berdintsuak dira: Mexikon, Nikaraguan, Guatemalan, EAEn eta Espainiako estatuan.

Besterik gabe, dokumentua azpialdeko botoiari klik eginez ireki dezakezue. Mila esker.

Ikerketa
%d bloggers like this: