SEXU- ETA GENERO-ANIZTASUNA DEFENDATZEKO NAZIOARTEKO SAREA
SAREAREN AURKEZPENA
KooperAldarten sare-lanaren eta antolaketa indartzearen aldeko apustua egiten dugu OSGI gorroto-delituen aurka egiteko. Uste dugu funtsezkoa dela tresna paraleloak sortzea, orientazio-sexuala eta genero-identitatearen ondorioz gertatzen diren gorroto-delituei buruzko gizarte kontzientzia sortzeko helburua dutenak, legezko esparruko eta esparru juridikoko mekanismo hutsetatik harago, gorroto-delituen errealitateari aurre egiteko estrategia gisa. Beharrezko irizten diogu antolaketa indartzeari eta sare-lanari, OSGI gorroto-delituak jorratu ahal izateko mugak gainditzen dituen indarkeria transistemiko gisa, modu global eta transbertsalean.
Delituen proiektuari dagokionez, sexu- eta genero-aniztasuna defendatzeko nazioarteko sare bat bultzatu nahi dugu, indarkeria mota guztiak ezabatzeko aldarrikapena egiten duten herritar kritikoak eta aktiboak indartzen laguntzeko, gizartea eraldatzeko estrategia gisa.
KooperAldarte webgunearen espazio honek funtzio garbi bat izan nahi du, besteak beste: sexu- eta genero-aniztasuna defendatzeko nazioarteko sarearen bozgorailua izatea. Hedapenerako, salaketarako eta sarea osatzen duten erakundeen arteko topaketarako tresna izan nahi du, eta bere xedea da nazioarteko plataforma bat eskura izatea, OSGI gorroto-delituen inguruko elkarrizketa eta hausnarketa gune bat sortzeko. Horrez gain, asmoa da indarkeria errotik kentzeko jardunbide eta ekintza egokiak bilatzea, erantzuteko eta aurre egiteko estrategia kolektiboak sortzeko gaitasuna indartuko dutenak.
Erakundeek izena emateko eskaera-orria
BATU SARERA !!!
Sarearen parte izateko irizpideak: *Sare hau sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik sortutako indarkeria guztiak deuseztatzeko helburua duten erakundeek osatuko dute, beren lehentasunezko helburua izan ala ez. Horrez gain, argitu beharra dago sarearen parte diren erakundeek indarkeria mota guztiak arbuiatu behar dituztela.