Aurkezten dizkizuegun laburpen grafiko eta bideoan, 2019ko martxoaren 28an, Bilbon egin zen “Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz gertatzen diren gorroto-delituei aurre egiteko erronkak” Topaketa eta Gogoeta Jardunaldiaren ondorio esanguratsuenak jasotzen dira.

Ekintza horren helburu nagusia EAEko eragile politiko eta sozial ezberdinentzako gogoeta, eztabaida eta esperientzien hartu-emanerako espazio bat sortzea izan zen. Zeinak, alde batetik, sexu-orientazio eta genero-identitateengatik jazotzen diren gorroto-delituen inguruko egoeraren analisia ahalbidetu zuen —tokiko ikuspuntu eta ikuspuntu orokorrarekin—, eta, bestetik, salaketa estrategien artikulaziorako eta gizarte mobilizaziorako Nazioarteko Sarea indartzen jarraitzea bultzatu zuen.

Horiek ikusi nahi izanez gero, klik egin ondorengo botoietan!

%d bloggers like this: