BESTE PROIEKTU BATZUK

Nahia lan-taldea

ALDARTEk, CEAR-Euskadik eta Iniciativas de Cooperación y Desarrollo aholkularitzak osatutako taldea da. Haren helburua da kooperazioari, herritartasun globalerako hezkuntzari, eta immigratzaileen eta errefuxiatuen Giza Eskubideen sustapenari eta defentsari buruzko ikerketak eta hausnarketak egitea eta ekintza-ildoak eta estrategiak irudikatzea, generoaren eta sexu-aniztasunaren ikuspegitik.

Hona taldeak egindako lanetako batzuk:

Beste erakunde batzuekin elkarlana

Prestakuntza eta sentsibilizazioa:

Espazioetan eta erakundeetan hartzen da parte, prestakuntza- eta sentsibilizazio-lantegiak antolatuz, barne mailan zein kanpo mailan. Hori guztia egiten da hitzaldien, erakusketen eta hausnarketa-topaketen bitartez.

Giza eskubideen defendatzaileak babesteko proiektua:

Uztailaren 15etik 21ra, Giza Eskubideen behatzaileen euskal ordezkaritza batekin batera joan ginen Hondurasera, Giza Eskubideen Defendatzaileen Aldi Batez Babesteko Euskal Programaren barruan. 2016ko edizioan, programak Euskadin hartu zituen Honduraseko Giza Eskubideen bi defendatzaile: Dora Oliva eta Denia Mejia. Askotariko bileretara joan ginen, eta askotariko gobernu-entitateak, kolektibo sozialak eta pertsonak ezagutzeko aukera izan genuen aste horretan. Horri esker, lehen aldiz ezagutu genituen zein egoera jasaten duten Giza Eskubideen defendatzaileek, herri indigenek, jatorri afrikarreko jendeak, nekazariek, ingurumenaren eta lurraldearen defendatzaileek, sexu-aniztasunaren eta emakumeen defendatzaileek, indarkeriaz, mehatxuz, atentatuz, kriminalizazioz, judizializazioz eta estigmaz betea; Giza Eskubideen urraketen inpunitate maila handia; eta pobrezia, Honduraseko populazioaren % 80ri eragiten diona.