Datorren maiatzaren 16an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan, Tabakalerako Z aretoan, Donostian, OSGI gorroto-delituei begirada orokorra dokumentalaren aurkezpen ekitaldia egingo dugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen dokumental honen bitartez, Sexu-orientazio eta genero-identitateagatik gertatzen diren gorroto-delituei aurre egiteko estrategiak: begirada orokor bat ikerketan jasotako ondorio azpimarragarrienak laburbildu nahi izan ditugu eta, bide batez, hainbat testuingurutan LGTBI pertsonek bizi duten errealitatea azaleratu. Era berean, OSGI gorroto-delituen begirada zabalago bat eskaini nahi izan dugu, esperientzia pertsonal zein kolektiboetan oinarritzen diren bizirauteko ekintzetan, aurre egiteko mekanismoetan eta eraldatzeko estrategietan ikuspuntua jarrita.

Lan honek Guatemalako, Nikaraguako, Mexikoko, Honduraseko, Espainiako eta Euskadiko zenbait LGTBI elkartetako ordezkarien testigantzak jasotzen ditu. Besteak beste, pertsona hauek hartu dute parte: Oasis elkarteko Vinicio Alvaradok eta Jorge Lópezek, Programa Feminista La Corrienteko Cristina Arévalok eta Juanita Urbinak, CPK-ko Lolita Chávezek, Agenda Política Trans de México A.C.ko Lola Dejavúk, Triángulo Fundazioko Lidia Delgadok, Trans en Tacones elkarteko Simoné Janeirok, Guatemalako lehenengo diputatu lesbiana den Sandra Moránek, Elena Olaortua ALDARTEko kideak, La Cuerdako María José Rosalesek, Medeak elkarteko Ana Txurrukak, ANIT elkarteko Ludwika Vegak eta Safo talde lesbikoko Martha Villanuevak.

Aurkezpenean, ALDARTEren dokumentala ikusteko aukera edukitzeaz gain, luncha egongo da. Egun berezi horretan zuen babesa izatea espero dugu. 

Amaitzeko, zuen interesa pizteko asmoz, dokumentalarekin batera egin ditugun animazioa eta spota partekatzen ditugu:

%d bloggers like this: