Gure zerbitzuak

Hainbat jarduera eskaintzen dizkiegu kolektiboei, instituzio publikoei eta hezkuntza zentroei, sexu- eta genero-identitateen ikuspegia zabaltzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko.

Hau da gure eskaintza, baina zure beharretara moldatzen gara. Interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!

OSGI gorroto-delituen begirada orokorra erakusketa

Erakusketa honen helburua OSGI gorroto-delituen egoera ikusgarri egitea da. Gainera, LGTBI eskubideen promozioan eta salaketan eragina duen analisi kritikoa eta jendartearen mobilizazioa bultzatu nahi du.
Gorroto-delituen egoera hiru mailetan erakutsi nahi izan da —tokikoa (Euskadi), nazionala (estatu espainiarra) eta Erdialdeko Amerika eta Mexiko— herrialde bakoitzaren errealitate konkretuaren analisia egiten laguntzeko eta horrela, egiturazko ezaugarrien identifikazioa ahalbidetu eta mundu-mailako politikek horietan duten inpaktua neurtu ahal izateko.
Era berean, OSGI gorroto-delituekin amaitzeko helburua duten estrategiak sortzeko klabeak jaso nahi izan dira.

OSGI gorroto-delituen inguruko lantegiak eta prestakuntza

Gorroto-delituak edozein pertsonaren, talderen edo horien ondasunen aurkako delitu penalak dira. Biktima, lekua edota delituaren objektua bere sexu-orientazio edo genero-identitatearengatik hautatzen dira (OSGI).

Arazo hori ikusarazteko eta horrek dakartzan Giza Eskubideen urraketen inguruan jendea sentsibilizatzeko, gaiari buruzko lantegiak eta prestakuntza eskaintzen dugu.

Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko lantegiak eta prestakuntza.

KooperAldarteren balioak eta erronkak ardazten dira LGTBI problematika ikusaraztearen eta LGBTIfobia desagerraraztearen inguruan. Aniztasunen ikuspegia zabaltzeko helburuarekin eskaintzen ditugu gai hori lantzen duten lantegiak eta prestakuntza.