Gipuzkoako Foru Aldundia, Arrigorriagako udaleko berdintasuna saila, SETEM Hego Haizea Bizkaia, Kataluniako Homofobiaren aurkako Behatokia, GEHITU, Bakea eta elkartasuna Euskadi, Munduko Medikuak, Medicusmundi Gipuzkoa, Sehaska, Gurutze Gorria, AGIFUGI, Sim Romi, Sim Romi Gipuzkoaqé, Mujeres en la diversidad eta ALDARTE elkartu gara OSGI gorroto-delituak errotik desagerraraztearen aldeko ondorengo adierazpena egiteko:

 

OSGI gorroto-delituak errotik desagerraraztearen aldeko MANIFESTUA

OSGI gorroto-delituen errealitatea askotarikoa eta anitza da. Munduko leku guztietan elementu eta ezaugarri komunak dituzten arren, LGTBI pertsonekiko indarkeria gertatzen den kontestuaren arabera, modu ezberdinetan adierazten dira.

Testuinguru hori dela medio, OSGI gorroto-delituei aurre egiteko erak ere aldatu egiten dira eta abordatzeko hainbat modu eta aldaera daude. Zentzu horretan jakin badakigu parekidetasun eza handia dagoela. Munduko hainbat lekutan LGTBI pertsonek bizitzeko, ikusgarri izateko eta antolatzeko euren bizitzak arriskuan jartzen dituzten bitartean, mundu bereko beste hainbat tokitan euren bizi proiektuak euren sexualitate eta generoekin bat egiten dute eta garrantzitsuena dena, segurtasun eta babes egoera handiagoan bizi dira.

Hori dela eta, gorroto-delituei aurre egiteko beste moduak alde batera utzi gabe (judiziala, legala, politikoa…), manifestua sinatzen dugun erakundeok estrategia eta erreminta kolektiboen aldeko apustua egiten dugu: leku eta testuinguru anitzetako talde eta kolektibo guztien arteko harremanak eta aliantzak indartzeko.

Uste dugu zeharkakoa eta ikuspuntu global batetik egiten den esku hartzea nazioarteko sare baten bitartez egin daitekeela: praktika onak martxan jartzeko, gure esperientzien inguruan hausnartzeko, gorroto-delituak ez errepikatzea bilatzen duten salaketak bultzatzeko eta  OSGI gorroto-delituekiko kontzientzia soziala garatzen duen erreminta izateko. Horien bitartez, OSGI gorroto-delituei modu global eta zeharkakoan aurre egin nahi diegu, mugak zeharkatzen dituen sistemarteko indarkeria moduan.

manifestua

%d bloggers like this: