Maiatzean barneratu gara eta zuekin partekatu nahi ditugu LGTBIfobiaren aurkako eguna dela eta, Gipuzkoan, egingo ditugun ekintzak.

Hauxe da prestatu dugun egitaraua:

Maiatzak 15, asteartea, 16.00etatik 18.30etara, Donostian, “Unibertsitatea eraldaketa eragile gisa sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituen aurrean” formakuntza-tailerra. Ekintza hau EHUko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoarekin batera antolatu dugu eta Zuzenbide Fakultatean duten aretoan egingo da.

Maiatzak 17, osteguna, 19.00etatik aurrera, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, “Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra” erakusketa eta tailer parte-hartzailea. Ekintza hau Zarauzko Bilgune Feministaren eta LGTBIQ+ Sarearen laguntzarekin antolatu dugu.

Maiatzak 18, ostirala, 09.00tatik aurrera, Donostian, “Gorroto-delituen aurrean begiradak batuz” Nazioarteko Topaketa. Jardunaldi honetan, tokiko eta nazioarteko hizlarien ekarpenen laguntzarekin, sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz gertatzen diren gorroto-delituen inguruan hitz egingo dugu, egoera orokorra eta aurre egiteko estrategiak aintzat hartuz.

Topaketaren informazioan sakontzen duen oharra partekatzen dugu zuekin, eguneko egitaraua eta hizlarien informazioa jasotzen du. Etortzea eta hedapenean laguntzea espero dugu!

Nazioarteko Topaketan parte hartu nahi baduzue, eskaera-orri honetan egin dezakezue izen ematea.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, centrodocumentacion@aldarte.org helbide elektronikora idatzi edo, zuzenean, 944237296 telefono zenbakira deitu.

%d bloggers like this: