Eraberean sareko jarduerari buruzko 2017ko txostena eskuragarri duzue.

Sare hau Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du eta immigrazioaren, ijito herriaren eta LGTBI kolektiboren alde lan egiten dugun hainbat gizarte-erakundek osatzen dugu. Sare honen bitartez, arraza-jatorria, jatorri etnikoa, jatorri nazionala, orientazio eta identitate sexuala eta genero-identitatea direla-eta sortzen den diskriminazioaren aurka borrokatzen dugu.

Iaz, sarean 76 kasu artatu genituen eta horietatik 73tan diskriminazio zantzuak antzeman genituen. Gertakari horien %29a (guztira 22) LGTBIfobiaren ondorio izan dira eta horrek erakusten digu gai honen inguruan lan egiteko eta OSGI gorroto-delituak errotik ezabatzeko beharra.

Txostena eskuratzeko klikatu botoian.

2017ko Txostena
%d bloggers like this: