Hemen aurkezten dugun txosten hau Euskadin gorroto-gertakariei buruz egiten den mota honetako lehena da. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren baterako ekimen baten emaitza da. Ekimenaren iturburuan uste irmo bat dago: hain zuzen ere, beharrezkoa genuela honelako tresna bat, gure erkidegoari errealitate hori hobeto ezagutzea ahalbidetuko dion informazio garrantzitsua eman eta, hortik abiatuta, zorroztasun eta eraginkortasun handiagoz planifikatzeko gaitz horretan esku hartzeko eta hari aurrea hartzeko politikak.

 

Txostena
%d bloggers like this: