Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetza Euskal Agentziak babesten duten “OSGI gorroto-delituei begirada orokorra” proiektuaren baitan, ALDARTEk eta Hernaniko Berdintasun sailak ondorengo ekintzak antolatu dituzte.

Ekainaren 4tik 17ra, Biteri Kultur Etxean, “Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra” erakusketa izango da.

Era berean, ekainaren 13an, 18:00etan, Biteri Kultur Etxean, tailer ireki bat egingo dugu. Tailer horretan, sexu-, genero- eta desira-sistemari arreta jarriko diogu eta arautik kanpo kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkeriak izango dugu mintzagai.

Ekintza horien helburu nagusia OSGI gorroto-delituen errealitatearen inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatzea da. Horrela, ikuspuntu orokor batetik, Sexu- eta Genero-Aniztasunaren kolektiboan dituzten ondorioak aztertu eta kontzientzia garatu nahi dugu.

%d bloggers like this: