ALDARTE elkarteko kideok erabat gaitzesten dugu Irantzu Varela ekintzaile feministak jasandako eraso lesbofoboa.

Eraso honek kutsu lesbofobo eta matxista argia du, eta, zoritxarrez, ez da gertaera isolatu bat. Lesbianok hainbat indarkeria mota jasaten ditugu egunerokoan; besteak beste, derrigortutako ikusezintasuna edo geure sexualitatea zigortzea eta ukatzea bilatzen duten gorroto-delituak.

Adierazpen honen bitartez, besarkada estu bat bidaltzen diegu aktibistari eta bere ingurukoei.

Erasorik ez, erantzunik gabe!

Bilbo, 2020ko abenduaren 15a.

%d bloggers like this: