Aniztasunetik igarotzen proiektua
Aurkezpena
Aniztasunetik igarotzen (I eta II faseak) gizartea eraldatzeko proiektu bat da, Peruko Lambayeque herrian abiarazitakoa lesbianen, gayen, transen eta bisexualen eskubideen alde. 2016. urtean jarri zuen abian Lambayequeko COMPROMISO POR LA MUJER elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin
Proiektuaren helburua da Lambayequeko gizarte zibila sentsibilizatzea eta bertako hainbat talderi prestakuntza ematea LGTBI pertsonek jasaten duten bazterkeriaren eta indarkeriaren inguruan, eta indartzea sexu-aniztasunaren, giza eskubideen eta sexu-eskubideen aldeko gazteen ehundura asoziatiboa, gizarte berdinzale eta adeitsuago bat eraikitzeko asmoz.
Bi urteetan zehar egin diren ekintzen artean, ondorengoak azpimarratzen ditugu:
.
Lambayequeko ikastetxeetan ikasleei zuzendutako sexu-aniztasuna eta genero-identitateen inguruko tailerrak.
Irakasle eta guraso elkarteei (APAFAS) zuzendutako LGTBIfobiarekin lotutako bullyinga, sexu-aniztasuna eta genero-identitateen inguruko tailerrak Lambayequeko ikastetxeetan
Materialen lanketa:
“rompiendo estereotipos” sexu- eta genero-aniztasunaren inguruko aurreiritzi eta estereotipoei aurre egiteko gida

LGTBIfobiaren aurka eta Giza Eskubide eta Eskubide Sexualak defendatzeko Gazte Plataforma eratzea

Chiclayoko herrian, lesbianen ikusgarritasun eguna dela eta, apirilak 26, sentsibilizazio-ekintzak

Chiclayoko herrian, LGTBI harrotasun eguna dela eta, ekainak 28, sentikortasun-ekintzak