GFAk eta GLEAk finantziatu duten OSGI gorroto-delituen begirada orokorra proiekturen baitan egindako Honduraseko LGTB biztanleriaren egoeraren inguruko txostena eskuragarri dago.
Txosten honen xede nagusia LGTB pertsonek Hondurasen bizi duten errealitatearen berri ematea da, etengabe jasaten duten Giza Eskubideen urraketa ezagutarazten laguntzea eta ekintza horien inpunitatea salatzea.
Arreta berezia behar duen herrialdea da Honduras, oso larria baita giza eskubideak defendatzen dituzten mugimendu sozial, ekintzaile eta pertsonen kontrako indarkeria. Mel Zelayaren aurkako estatu kolpea burutu zenetik, 2009an, munduko herrialderik arriskutsuena bilakatu da Honduras, giza eskubideak, oro har, benetan gauzatu ahal izateko.
Estatu kolpeaz geroztik, LGTB pertsonen kontrako indarkeria eta krimenak areagotu egin dira Hondurasen; 2008tik 2017ko maiatzera bitartean, 262 pertsona hil dituzte beren sexu joeragatik eta genero nortasunagatik. Pertsona horietatik 23 ziren lesbianak, 153 gayak eta 86 transexualak. Gainera, datuek argi uzten dute hilketa horien inguruko inpunitatea.
Txosten honen bitartez, errealitatearen inguruko hurbilpena egiten lagundu eta OSGI gorro-delituen aurka ekiteko beharra azaleratzea espero dugu KooperAldarte taldeko kideok.
Egin klik hemen txostenaren euskarazko bertsioa deskargatzeko.

%d bloggers like this: